Albisteak

Ots
24

EHMEK ZENABIT TALDE BIRTUAL ANTOLATUKO DITU

Elkarteak, bizi dugun pantemia-egoera ikusita, hainbat talde birtual sortzea erabaki du, ikasleei eta irakasleei topagune bat emateko asmoarekin eta musika-eskoletako talde handietan parte hartzeko aukera eman nahian. Gainera, guztiontzako motibazio-elementu izateko asmoarekin. Bestetik, espero dugu esperientzia horietatik etorkizunerako proiektu berriak sortzea, egungo osasun-egoera gainditu ondoren. Horretarako, honako proiektu hauek jarri dira abian: HARI ORKESTRA. Proiektu […]

Ikusi gehiago
Urt
08

LAN ESKAINTZA – DEBA

Debako Musika eta Dantza Eskolak piano irakaslea behar du gutxienez uztailera arte. Berehala sartzea. Baldintzak: – Goi-mailako ikasketetako titulazioa – Euskara HE3 – C1 Lan-baldintzak. – Lanaldia: astelehena (13:45-20:15), asteartea (15:15-20:15) eta osteguna (15:45-20:15). – Asteko orduak: 18,75 – Eskola-orduak: 15 – Irakastorduak ez diren orduak: 3,75 Interesatuak: jar zaitezte harremanetan Idazkaritzarekin helbide elektroniko honetan: […]

Ikusi gehiago
Abe
01

MUSIKA ESKOLEN ARTEKO LAN POLTSAK ZABALTZEN DIRA

Deialdi honen xedea da Udalaren Musika eta Dantza Eskolak 2019an sortutako eta 2020an zabaldutako lan-poltsekin jarraitzea. Horretarako, hautagai berriak sartuko dira, horiek eratzeko eta kudeatzeko irizpideen 3. artikuluan oinarrituta. Deialdi honen bidez lan-poltsan sartzen diren pertsonak dagozkien zerrendetan sartuko dira hautaketa-prozesua amaitu ondoren, 2019ko lan-poltsako kideen eta 2020ko luzapenaren atzean, zero punturekin eta hautaketa-prozesuan lortutako […]

Ikusi gehiago
Aza
30

MUSIKA ETA DANTZA ESKOLEENTZAT ZUZENDARITZA TALDEENTZAT JARDUNALDIA

UEMYDk LOMLOE, irakasleen profila eta ikastetxeen kudeaketa aztertuko dituen jardunaldia antolatu du otsailaren 6rako eta 7rako. 1. Blokea: LOMLOE Musika eta Dantza Eskolak eta hezkuntza-legeak UEMYDek egindako proposamena. Musika eta Dantza Eskolen Europako ikuspegia Berrikuntzak eta aldaketak 2. Blokea: irakasleen profila Zer dugu? Zer behar dugu eta nola hautatzen ditugu? Lanbide-zentroetako, goi-mailako edo unibertsitateetako eskoletako […]

Ikusi gehiago
Aza
24

MUSIKA ESKOLA SOLIDARIOAK

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin batera, Mugarik Gabeko Musikarien kontzertu solidarioa antolatu du datorren azaroaren 25erako, Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Mugarik Gabeko Musikariak  1995ean sortu zen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde gisa, independentea eta edozein ideologia politikorekiko loturarik gabea. Helburu nagusia haurrei laguntzea da, musikaren […]

Ikusi gehiago
Aza
17

MUSIKALEAN 2020

Aurten ere, Santa Zezilia dela eta, musika kalera atera nahi dugu. Aurten, covid-19a dela eta, ezin izango ditugu udalerriak girotu, baina ez dugu aukera hau ospatu gabe igarotzea nahi. Horregatik, aurreko Musikalean guztien argazkiak biltzen dituen bideo bat egin dugu. Gustatuko zaizuela espero dugu. Gora Santa Zezilia! Bideoa ikusi

Ikusi gehiago
Aza
06

COVID-19 ARAU BERRIAK

Gaur, azaroak 6, Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri berriek ez dute eraginik musika-eskolen jardueran; izan ere, urriaren 26an argitaratutakoDekretua 36-2020ren eranskinaren 7.1. atalean jasotzen den bezala, jarduera hau araubide bereziko irakaskuntzetakoa da, hezkuntza-jardueren babespean.

Ikusi gehiago
Urr
23

“MUSIKA ETA MUGIMENDUA” JARDUNALDIA BETETA

“Musika eta Mugimendua” jardunaldia beteta dago. Interesdun guztiek eman ahal izango dute izena itxaron-zerrendan, eta tokirik egonez gero, izena emateko hurrenkeran sartuko dira. ITXAROTE-ZERRENDAN IZENA EMAN

Ikusi gehiago