Albisteak

maiatza
07

MUSIKA ESKOLETAN MATRIKULATZEA

Hilabete honetan zehar, Euskadiko musika eskola gehienek matrikulazio epea ireki dute musika irakurtzen, idazten edo jotzen ikasi nahi duten guztientzat. Musika eskoletan musika tresna klasikoak, modernoak eta sustrai tradizionalekoak aurki ditzakezu. Gainera, edozeinetan mota guztietako musika-taldeetan parte hartzeko aukera ematen dizute, eta batzuetan dantza klasikoa, modernoa edo sustrai tradizionalekoa ikasteko aukera ere izango duzu. Anima […]

Ikusi gehiago
Api
30

MUSIKA ETA DANTZA ON-LINE IRAKASKUNTZA

Jardunaldia: musika eta Dantza Eskoletan irakasle aritzeko laguntza Bi egun hitzaldi, jarduera eta tailerrekin, eta modu sinkronikoan bertaratu ezin direnentzat grabatuko dira. Ekitaldi honen helburua musika eta dantza eskoletako irakasleei eta langileei tresnak ematea da, online irakaskuntzari aurre egiteko ezagutza eta eztabaida ahalbidetuz. Era berean, COVID-19ren ondorioz alarma- eta konfinamendu-aldi honetan egiten ari diren esperientziak […]

Ikusi gehiago
Api
16

GOOGLE TRESNAK – IKASTAROA

Elkarteak Google tresnei buruzko ikastaro bat jarri du zuen eskura, ikasleekin harremanetan jartzeko, matrikulak berritzeko… Ikastaroari ez zaio laguntzarik emango, eta, beraz, ezin izango da kontsultarik egin e-mailez, foro bitartez… Tresna guztiak eta horien erabileraren azalpena gai-zerrendako 3.2 puntutik aurrera aurki daitezke. Ikastarora joan

Ikusi gehiago
Api
02

AULAVIRTUALMUSICA.COM – PROGRAMA

Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, AULAVIRTUALMUSICA.COM programa ireki da doan, musika-hizkuntzako eskolak on-line ematen jarraitu ahal izateko. Plataforma doako bertsioan aldi baterako erabiltzeko interesa duten zentroak enpresarekin harremanetan jar daitezke honako posta elektroniko honen bidez: musicaencasa@aulavirtualmusica.com

Ikusi gehiago
Mar
30

EKINTZEN PROPOSAMENA – DONOSTIAKO MUSIKA ESKOLA

Donostiako Udal Musika Eskolak hurrengo ekintzak proposatzen dizkigu egun hauetan egiteko: Online ikastaro irekiak: Aste honetan Musescore partitura editorearen inguruko ikastaroa eskaini da, eta datorren astean Audacity audio editorearen ingurukoa. Info + #Etxeanmusika #etxeandantza ekimena Eskolako sare sozialetan. 3 jarduera ezberdin proposatzen dizkizuegu, etxean egin eta zuen bideoak sareetan argitaratu edo etxeanmusika@donostiaeskola.eus helbidera bidali eta guk argitaratzeko. Haur eta […]

Ikusi gehiago
Mar
23

ON-LINE IKASTAROAK DOAN – LUIS ARAMBURU

Gasteizko Luis Aramburu Musika Eskolak, koronavirusagaitik etxean egon behar garen bitartean, bere zenbait on-line ikastaro zabalik utziko ditu. Plataforma: campus.laume.org Zuzenean sartzeko: https://campus.laume.org/course/index.php?categoryid=8 Foroetan ezin izango da parte hartu, ezta mezuak bidali eta jaso.  

Ikusi gehiago
Mar
03

LAN ESKAINTZA – AGURAIN

Aguraingo Musika Eskolak, gitarra klasikoko irakaslea behar du hemendik ekainera arte. Lanaldia: astearteetan 16:15etik 21:15era eta asteazkenetan 16:00etatik 19:30era. Soldata: udalhitzeko 14. maila Interesatuak kontaktuan jarri Aranzatzu Saiz-ekin e-mailez: musikaeskola@agurain.com

Ikusi gehiago
Ots
28

ELKARTEAK 25 URTE BETE DITU

EHMEk 25. urteurrena ospatuko du 2020-2021 ikuasturteko lehenengo hiruhilabetean, beste modu batera izan ezin zitekeen bezala, hainbat musika eskolatako ikasleen kontzertu batekin. Ekitaldia Algortako Muxikebarri Zentroan izango da, eta honako musika eskoletako ikasleek hartuko dute parte: Santos Intxausti (Mungia), Bilbaomusika (Bilbo), Luis Aramburu (Gasteiz) eta Hernani. Kontzertuaren ondoren lunch batez gozatzeko aukera izango da. Momentuz, […]

Ikusi gehiago