KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak EUSKALITen Kanpo Kontrastea jaso du 2023. urtean, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua jarraituz, EUSKALITeko ebaluazio klubeko kideen partaidetzarekin. Honekin, elakrteak gure indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatu, eta kanpoko aditu independenteekin kontrastatu ditugu. Hortaz, ezarritako baldintzak bete ondoren eta kudeaketa hobetzeko egindako bidea aitortzeko, elkarteak KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA lortu du.
GAZTE ABESBATZEN TOPAKETAK
UEMyD, Kataluniako Musika Eskolen Elkartearekin eta Bergako Udal Musika Eskolarekin batera, gazteen abesbatzen lehen topaketa antolatu du, 2024ko apirilaren 12tik 14ra. Topaketa hau hiru tailerrek osatuko dute, gazteen abesbatzekin esperientzia handia duten hiru abesbatza-zuzendarik eskainiak: Elisenda Carrasco (Katalunia), Josu Elberdin (Euskadi) eta Nuria Fernández (Madril). Igandean, hilak 14, kontzertua egingo da abesbatza guztiekin batera, tailerrean […]
ABAORAKO SARRERAK
Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur goizean eman dizkiote EHMEri, beste elkarte batzuen artean, Ganberak OLBErekin duen lankidetza-hitzarmenagatik urtero jasotzen dituen sarrerak. Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, arduratu da opera denboraldiko tiketak eskura emateaz. 20016az geroztik, Bizkaiko musika Eskola elkartuen artean banatzen dira sarrera hauek musika-genero hori sustatzeko.
MATERIALA EDITATZEKO DEIALDIA
EUSKARA NORMALIZATZEKO MATERIALEN EDIZIO PROPOSAMENAK Joan den maiatzaren 25ean, EHMEko Batzordeak dokumentu bat onartu zuen. Dokumentu horren bidez, Hezkuntza Sailari, Musikeneri eta Kontserbatorio Profesionalei musika hezkuntza osoan euskara normalizatzeko proposamenarekin bat egiteko eskatu zitzaien. Proposamen horretan, musika-eskolei begira ere hainbat proiektu gehitu dira, eta, horregatik, epe bat irekitzea erabaki da, interesdunek beren proiektuak honako kategoria […]
I MUSIKA HEZKUNTZAREN ALDEKO FOROA ESPAINIAN ETA MUSIKA HEZKUNTZA ETA IKERKETAREN I. KONGRESUA
Espainiako Estatuko Musika Hezkuntzako Elkarteen Konfederazioak (COAEM), Extremadurako Unibertsitateak (UEX), Extremadurako Juntako Hezkuntza eta Enplegu Sailak eta Extremadurako Musika Hezkuntzako Profesionalen Elkarteak (APEMEX) antolatu dute FOROEM22: I Musika Hezkuntzaren aldeko Foroa Espainian eta Musika Hezkuntza eta Ikerketaren I. Kongresua. https://foroem22.wixsite.com/foroem22 Martxoaren 24tik 26ra Badajozen izango da. FOROEM22 foroaren helburu nagusia da Musika Hezkuntzak gaur egun […]
ELKARTEAK 25 URTE BETE DITU
EHMEk 25. urteurrena ospatuko du 2020-2021 ikuasturteko lehenengo hiruhilabetean, beste modu batera izan ezin zitekeen bezala, hainbat musika eskolatako ikasleen kontzertu batekin. Ekitaldia Algortako Muxikebarri Zentroan izango da, eta honako musika eskoletako ikasleek hartuko dute parte: Santos Intxausti (Mungia), Bilbaomusika (Bilbo), Luis Aramburu (Gasteiz) eta Hernani. Kontzertuaren ondoren lunch batez gozatzeko aukera izango da. Momentuz, […]