LAN ESKAINTZA – LAZKAO
Lazkao Txiki Musika Eskolan, 2026-2027 ikasturterako Saxofoia eta Klarinetea emateko irakasle bat behar da. Lanaldia: Guztira 3 ordu eta 15 minutu. Moldatzeko disponibilitatea egon daiteke. Interesa duenak idatzi lazkaotxikime@gmail.com -era edo deitu 626 894 441 telefonora.
LAN ESKAINTZA – LAZKAO
Lazkao Txiki Musika Eskolan, 2026-2027 ikasturterako Kantua emateko irakasle bat behar da. Lanaldia: 3 egun astero Moldatzeko disponibilitatea egon daiteke. Interesa duenak idatzi lazkaotxikime@gmail.com-era edo deitu 626 894 441 telefonora.
GAIKUNTZAK
Atzo argitaratu zen EAEko Administrazioaren egoitza elektronikoan honako hau: Jarraibideak, Hezkuntza Politiketako sailburuordearenak, EAEko musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzea eskatzeko prozedura arautzeko eta baldintzak finkatzeko. Ebazpena, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, 2026ko ekitaldirako, EAEko musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzeko prozedura. https://www.euskadi.eus/eaeko-musika-eskoletako-irakasle-berezi-gisa-gaitzea/web01-s2hhome/eu/ Musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura […]
MUSIKALDI 2026
Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen Musikaldi jaialdi handia Legazpin ospatuko da aurten, maiatzaren 23an. Aurtengo edizioan, 34 musika eta dantza eskola elkartuko dira, eta 1.700 musikari eta dantzari inguru bilduko dira herrian. Ekitaldiak euskal kulturaren eta hezkuntza artistikoaren erakusgarri zabala eskainiko du. Egitarauari goizeko 10:00etan emango zaio hasiera, […]
LAN ESKAINTZA – SOPELA
Sopelako Soineder Musika Eskolak, 2026-2027 ikasturterako piano irakaslea behar du. Aurreikusten den ordutegia, astelehenetik ostegunera15:30etatik 20:30k arte Astelenetik ortegunera arte 15:30-20:30 edo 21:00 (Ahal dela, euskaraz) Interesatuek musika.eskola@sopela.eus e-mailera idatzi edo 94 656 94 80 telefonora deitu.
LAN ESKAINTZA – ZUMARRAGA
Zumarragako Secundino Esnaola Musika ikastetxeak hizkuntza musikaleko eta pianoko irakaslea behar du apirilaren 20tik 30era %100 lanaldiarekin. Interesatuek zuzendaritza@semusikaeskola.eus emailera idatz dezatela
LAN ESKAINTZA – AZKOITIA
Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak gitarra irakaslea behar du 2026-2027 ikasturterako. % 75eko lanaldia aurreikusten da. Interesatuak bizkargi@bizkargimusikaeskola.eus korreora idatzi.
PIANO JAIALDIA
500 piano-jotzaile baino gehiagok Euskadi musikaren epizentroa bihurtuko dute asteburu honetan. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen 3. Piano Jaialdia aldi berean egingo da bertako 7 egoitzatan. Adin guztietako eta 36 udalerritako ikasleek parte hartuko dute topaketa pedagogiko eta artistiko honetan. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak bere Piano Jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko du, gazteen eta helduen […]

