LAN ESKAINTZA – AGURAIN
Aguraingo udal Musika Eskolak alboka eta dultzaina irakaslea behar du. Informazio gehiago
KONTINGENTZIA PLANAK – PROTOKOLOAK (COVID-19)
Ikasturte honetan, Covid-19a dela eta, beharrezkoa da musika eskolek kontingentzia-plan propioa sortzea. Horregatik, eta elkarteko kide diren eskolei laguntzeko asmoz, zuen eskura jartzen ditugu Eusko Jaurlaritzak emandako protokoloak, bai eta hainbat musika eskolek egindako hainbat dokumentu ere adibide gisa (kontingentzia-planak, prebentzio-neurriak): PROTOKOLOAK
2020-2021 IKASTURTEA – COVID
Ikasturte berriaren hasieran gaude, eta kurtso honi aurrera egiteko araudi guztia Eusko Jaurlaritzaren web orri honetan aurki dezakegu: https://www.euskadi.eus/koronabirusari-buruzko-informazioa/web01-s2hhome/eu/ Dena den, EHME lanean dago Hezkuntza Sailak Musika Eskoletan egiten den jarduera legedian kontutan izateko eta esprezuki bertan agertzeko.
LAN ESKAINTZA – AZKOITIA
Azkoitiko BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolan 2020-21 ikasturterako Panderoko klaseak emateko irakaslea behar da. BETEKIZUNAK: Pandero espezialitateko Habilitazioa. Baloratuko dira: Espezialitatearen lan esperientzia / Formakuntza jarduerak / Musika jarduerak / Euskara C1 edo baliokideak Beste batzuk: Ikasturterako klaseen antolaketa, ekintza proposamenak eta programazioa. Elkarrizketa pertsonala ** Interesatuak hurrengo telefonora deitu: 943/851070 edo 666812467 ekainaren 19a […]
MUSIKA ESKOLETAN MATRIKULATZEA
Hilabete honetan zehar, Euskadiko musika eskola gehienek matrikulazio epea ireki dute musika irakurtzen, idazten edo jotzen ikasi nahi duten guztientzat. Musika eskoletan musika tresna klasikoak, modernoak eta sustrai tradizionalekoak aurki ditzakezu. Gainera, edozeinetan mota guztietako musika-taldeetan parte hartzeko aukera ematen dizute, eta batzuetan dantza klasikoa, modernoa edo sustrai tradizionalekoa ikasteko aukera ere izango duzu. Anima […]
MUSIKA ETA DANTZA ON-LINE IRAKASKUNTZA
Jardunaldia: musika eta Dantza Eskoletan irakasle aritzeko laguntza Bi egun hitzaldi, jarduera eta tailerrekin, eta modu sinkronikoan bertaratu ezin direnentzat grabatuko dira. Ekitaldi honen helburua musika eta dantza eskoletako irakasleei eta langileei tresnak ematea da, online irakaskuntzari aurre egiteko ezagutza eta eztabaida ahalbidetuz. Era berean, COVID-19ren ondorioz alarma- eta konfinamendu-aldi honetan egiten ari diren esperientziak […]
GOOGLE TRESNAK – IKASTAROA
Elkarteak Google tresnei buruzko ikastaro bat jarri du zuen eskura, ikasleekin harremanetan jartzeko, matrikulak berritzeko… Ikastaroari ez zaio laguntzarik emango, eta, beraz, ezin izango da kontsultarik egin e-mailez, foro bitartez… Tresna guztiak eta horien erabileraren azalpena gai-zerrendako 3.2 puntutik aurrera aurki daitezke. Ikastarora joan
AULAVIRTUALMUSICA.COM – PROGRAMA
Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, AULAVIRTUALMUSICA.COM programa ireki da doan, musika-hizkuntzako eskolak on-line ematen jarraitu ahal izateko. Plataforma doako bertsioan aldi baterako erabiltzeko interesa duten zentroak enpresarekin harremanetan jar daitezke honako posta elektroniko honen bidez: musicaencasa@aulavirtualmusica.com