Albisteak

Aza
09

MUSIKALEAN

Musikarien zaindaria den Santa Zezilia dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, hamaseigarren urtez jarraian, MUSIKALEAN ekimena jarri du abian, EHMEko 52 Musika Eskolek parte hartuko dutelarik. Horrela, datorren urtarrilaren 20tik azaroaren 26ra arte, Musika Eskola horietako 2900 ikasle eta irakasle baino gehiagok musika kalera aterako dute, jai giroan, kaleak musikaz eta kamiseta grisez beteta. […]

Ikusi gehiago
Aza
07

LAN ESKAINTZA – LAZKAO

Lazkao Txiki Musika Eskolak tronpeta, tronboia eta bonbardinoko irakaslea du ikasturte osorako (geratzeko aukera ere badago). Lanaldia asteartetan 12:00etatik 19:45etara da. Interesatuak e-mailez harremanetan jarri: lazkaotxikime@gmail.com

Ikusi gehiago
Urr
30

KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak EUSKALITen Kanpo Kontrastea jaso du 2023. urtean, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua jarraituz, EUSKALITeko ebaluazio klubeko kideen partaidetzarekin. Honekin, elakrteak gure indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatu, eta kanpoko aditu independenteekin kontrastatu ditugu. Hortaz, ezarritako baldintzak bete ondoren eta kudeaketa hobetzeko egindako bidea aitortzeko, elkarteak KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA lortu du.

Ikusi gehiago
Urr
10

GAZTE ABESBATZEN TOPAKETAK

UEMyD, Kataluniako Musika Eskolen Elkartearekin eta Bergako Udal Musika Eskolarekin batera, gazteen abesbatzen lehen topaketa antolatu du, 2024ko apirilaren 12tik 14ra. Topaketa hau hiru tailerrek osatuko dute, gazteen abesbatzekin esperientzia handia duten hiru abesbatza-zuzendarik eskainiak: Elisenda Carrasco (Katalunia), Josu Elberdin (Euskadi) eta Nuria Fernández (Madril). Igandean, hilak 14, kontzertua egingo da abesbatza guztiekin batera, tailerrean […]

Ikusi gehiago
Urr
10

ABAORAKO SARRERAK

Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur goizean eman dizkiote EHMEri, beste elkarte batzuen artean, Ganberak OLBErekin duen lankidetza-hitzarmenagatik urtero jasotzen dituen sarrerak. Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, arduratu da opera denboraldiko tiketak eskura emateaz. 20016az geroztik, Bizkaiko musika  Eskola elkartuen artean banatzen dira sarrera hauek musika-genero hori sustatzeko.

Ikusi gehiago
Ira
26

MATERIALA EDITATZEKO DEIALDIA

EUSKARA NORMALIZATZEKO MATERIALEN EDIZIO PROPOSAMENAK Joan den maiatzaren 25ean, EHMEko Batzordeak dokumentu bat onartu zuen. Dokumentu horren bidez, Hezkuntza Sailari, Musikeneri eta Kontserbatorio Profesionalei musika hezkuntza osoan euskara normalizatzeko proposamenarekin bat egiteko eskatu zitzaien. Proposamen horretan, musika-eskolei begira ere hainbat proiektu gehitu dira, eta, horregatik, epe bat irekitzea erabaki da, interesdunek beren proiektuak honako kategoria […]

Ikusi gehiago
Ira
22

LAS ESKAINTZA – LASARTE

Lasarteko Musika Eskolak Musika hizkuntza eta txoko irakaslea behar du. Enbesteko baldintzak: Musika hizkuntzan erdi mailako titulatua Euskarako 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea Baloratu beharreko baldintzak: Musika hizkuntza eta txoko irakasle lanak administrazio publikoan Bitarteko lan kontratua eskeintzen da. Lanaldi partziala (8,28h astean). 624¿ soldata gordina + aparteko ordainsaria Informazio gehiago

Ikusi gehiago
Ira
20

LAN ESKAINTZA – LASARTE

Lasarteko Musika Eskolak gitarra eta talde instrumentaleko irakaslea behar du. Gitarra klasikoa, talde instrumentala eta gitarra taldeako irakasle lanak burutzea. Gitarra klasikoan erdi mailako titulatua Euskarako 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea Baloratu beharreko baldintzak: Gitarra klasikoko irakasle lanak administrazio publikoan. Bitarteko lan kontratua eskeintzen da, lanaldi partziala (15,18h /astean), 1161¿ soldata gordina+ aparteko ordainsaria. Informazio […]

Ikusi gehiago