EHMEK ZENABIT TALDE BIRTUAL ANTOLATUKO DITU
Elkarteak, bizi dugun pantemia-egoera ikusita, hainbat talde birtual sortzea erabaki du, ikasleei eta irakasleei topagune bat emateko asmoarekin eta musika-eskoletako talde handietan parte hartzeko aukera eman nahian. Gainera, guztiontzako motibazio-elementu izateko asmoarekin. Bestetik, espero dugu esperientzia horietatik etorkizunerako proiektu berriak sortzea, egungo osasun-egoera gainditu ondoren.
Horretarako, honako proiektu hauek jarri dira abian:
HARI ORKESTRA.
Proiektu honen arduraduna Jose Manuel Laskurain da. Izena emateko epea zabalik dago, eta interesa duenak berarekin harremanetan jarri beharko du helbide elektroniko honen bidez: laskurainjm@gmail.com
Izena emateko, hurrengo datuak adierazi behar dira: eskolaren izena, harremanetarako pertsona, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia.
AKORDEOI TOPAKETA.
Proiektu honen arduraduna Pedro Palacin da. Izena emateko epea martxoaren 18an amaituko da, eta honako esteka hauen bidez egin behar da:
II. maila: https://forms.gle/q73aE6mVmR5f7m2Z8
III. maila: https://forms.gle/ibScUrVcQrUgEstf6
Informazio gehiago nahi izanez gero, eskatu helbide hauetan: ehme@ehme.eu edo ppalacin@donostiaeskola.eus
ABESBATZA
Jarduera honen arduraduna Joserra Gutierrez da. Izena emateko epea martxoaren 3an amaituko da. Izena emateko eta informazio gehiago eskatzeko, helbide hauetara jo daiteke:
ehme@ehme.eu edo emmla.direccion@vitoria-gasteiz.org
DANTZA
Jarduera honen arduradunak Donostiako Musika eta Dantza Eskolako dantza irakasleak dira. Izena emateko epea martxoaren 8an amaituko da, baina bideokonferentzia bat egingo da martxoaren 1ean, 10: 00etan, jardueraren xehetasun guztien berri emateko. bilerara sartzeko, Google Meeten esteka hau da: ybh-vhyk-xct
Izena eman nahi duten guztiek e-mail bat bidali beharko dute ehme@ehme.eu helbidera, hurrengo datuak adieraziz: musika eskola, harremanetarako pertsona, helbide elektronikoa eta telefonoa.
Ikasturte amaieran, talde bakoitzaren amaierako bideo bat sortuko da, parte-hartzaileen eta musika-eskolen artean zabalduko dena, eta elkartearen youtubeko kanalean jarriko da.