JARDUNALDIA “MUSIKA HIZKUNTZA: IKUSPEGI ETA JOERA BERRIAK”
Tokia: Bidarte Jauregia (Agirre Lehendakariaren Etorb., 42, Bilbo) Data: Azaroak 28 Ordutegia: 9:30etatik 13:30ak arte Hizkuntza: euskera / gaztelera Matrikula: – BAZKARIRIK GABE: Elkarkideak 30€ / ez elkarkideak 55€ – BAZKARIAREKIN: Elkarkideak 50€ / ez elkarkideak 75€ Bazkarira apuntatzeko azken eguna azaroaren 20a. Izena ematerakoan begiratu ondo bazkariarekin edo bazkaririk gabeko aukera den ordaindu aurretik. Nori zuzenduta: · Musika eta Dantza […]
ABAORAKO SARRERAK
Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur goizean eman dizkiote EHMEri, beste elkarte batzuen artean, Ganberak OLBErekin duen lankidetza-hitzarmenagatik urtero jasotzen dituen sarrerak. Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, arduratu da opera denboraldiko tiketak eskura emateaz. 2016az geroztik, Bizkaiko Musika eta Dantza Eskola elkartuen artean banatzen dira sarrera hauek musika-genero hori sustatzeko.
GAIKUNTZAK
Atzo argitaratu zen EAEko Administrazioaren egoitza elektronikoan honako hau: Jarraibideak, Hezkuntza Politiketako sailburuordearenak, EAEko musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzea eskatzeko prozedura arautzeko eta baldintzak finkatzeko. Ebazpena, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, 2026ko ekitaldirako, EAEko musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzeko prozedura. https://www.euskadi.eus/eaeko-musika-eskoletako-irakasle-berezi-gisa-gaitzea/web01-s2hhome/eu/ Musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura […]
MUSIKALDI 2026
Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak bi urtez behin antolatzen duen Musikaldi jaialdi handia Legazpin ospatuko da aurten, maiatzaren 23an. Aurtengo edizioan, 34 musika eta dantza eskola elkartuko dira, eta 1.700 musikari eta dantzari inguru bilduko dira herrian. Ekitaldiak euskal kulturaren eta hezkuntza artistikoaren erakusgarri zabala eskainiko du. Egitarauari goizeko 10:00etan emango zaio hasiera, […]
PIANO JAIALDIA
500 piano-jotzaile baino gehiagok Euskadi musikaren epizentroa bihurtuko dute asteburu honetan. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen 3. Piano Jaialdia aldi berean egingo da bertako 7 egoitzatan. Adin guztietako eta 36 udalerritako ikasleek parte hartuko dute topaketa pedagogiko eta artistiko honetan. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak bere Piano Jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko du, gazteen eta helduen […]
2025-2026 FORMAKUNTZA PLANA
Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak 2025-2026 ikasturterako formakuntza planaren lehen ikastaroak antolatu ditu: 1.- ADIMEN ARTIFIZIALA, CHATGPT ETA HAREN ALTERNATIBAK Tokiak eta datak: – KZgune Lakua (Gasteiz): Urtarrilak 14, 15 eta 16, 9etatik 11k arte (8 toki). Euskeraz. IZENA EMAN – KZgune Deustu (Bilbo): Urtarrilak 14, 15 eta 16, 9etatik 11k arte (11 toki). Euskeraz. […]
MUSIKALEAN 2025
Musikarien zaindaria den Santa Zezilia dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, hamazazpigarren urtez jarraian, MUSIKALEAN ekimena jarri du abian, EHMEko 51 Musika eta Dantza Eskolek parte hartuko dutelarik. Horrela, datorren urtarrilaren 17tik azaroaren 23ra arte, Musika Eskola horietako 2700 ikasle eta irakasle baino gehiagok musika kalera aterako dute, jai giroan, kaleak musikaz eta kamiseta […]
GAIKUNTZAK
Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolen maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuak (aurrerantzean, 64/2024 Dekretua, 2024ko ekainaren 12ko EHAA) musika-eskoletan klaseak emateko behar den titulazioa zehazten du X. kapituluko 70. artikuluko 1. puntuan. Hala ere, bosgarren xedapen iragankorrak araubide iragankorra aurreikusten du 49. artikuluan jasotako espezialitate batzuetarako, titulaziorik ez badute. Dekretu horren arabera, hezkuntza-arloko sail eskudunak ikasketa-planak […]

