
GAIKUNTZAK
Atzo argitaratu zen EAEko Administrazioaren egoitza elektronikoan honako hau:
- Jarraibideak, Hezkuntza Politiketako sailburuordearenak, EAEko musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzea eskatzeko prozedura arautzeko eta baldintzak finkatzeko.
- Ebazpena, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, 2026ko ekitaldirako, EAEko musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzeko prozedura.
https://www.euskadi.eus/eaeko-musika-eskoletako-irakasle-berezi-gisa-gaitzea/web01-s2hhome/eu/
Musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzeko eskaera espezialitate hauetarako aurkeztu ahal izango da:
| Familia | Espezialitatea |
| Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak | Alboka |
| Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak | Dultzaina |
| Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak | Panderoa |
| Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak | Txalaparta |
| Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak | Trikitia |
| Dantzako espezialitatea | Euskal dantza |
Eskatzaileak gaitasun-proba bat gainditu beharko du, bi ariketa izango dituena, biak baztertzaileak. Proba horren edukia Jarraibideen II. eranskinean deskribatzen da, Ebazpenean jasotako zehaztapenekin.
Eskabideak aurkezteko epea: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra, biak barne.
Eskaera elektronikoa egin ahal izateko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar du, eta BakQ nahikoa da.

