EKINTZEN PROPOSAMENA – DONOSTIAKO MUSIKA ESKOLA

EKINTZEN PROPOSAMENA – DONOSTIAKO MUSIKA ESKOLA

Donostiako Udal Musika Eskolak hurrengo ekintzak proposatzen dizkigu egun hauetan egiteko:

  • Online ikastaro irekiak: Aste honetan Musescore partitura editorearen inguruko ikastaroa eskaini da, eta datorren astean Audacity audio editorearen ingurukoa. Info +
  • #Etxeanmusika #etxeandantza ekimena Eskolako sare sozialetan.
    • 3 jarduera ezberdin proposatzen dizkizuegu, etxean egin eta zuen bideoak sareetan argitaratu edo etxeanmusika@donostiaeskola.eus helbidera bidali eta guk argitaratzeko.
      • Haur eta familientzat (eta animatzen den edonorentzat): Maroon 5 taldearen Memories kantaren koreografia erraza. Info +
    • Dantza ikasleentzat(eta ausartzen direnentzat):  LONE DIGGER kantaren koreografia. Info +
    • Instrumentu bat jotzen dutenentzat: Nere herriko neskatxa maite, Benito Lertxundiren kantaren Aitor Amezagaren orkestrarako moldaketaren parteak etxean grabatu, gero elkartu eta guztion bideoa sortzeko. Info +
    • 3 jarduera hauetaz gain, musika edo dantzarekin harremana duen eta zuek sortu dituzuen edukiak (zuen bideoak zerbait jotzen edo dantzatzen, marrazkiak, argazkiak… ) gurekin partekatu eta guk argitaratzea nahi baduzue, bidali emailez etxeanmusika@donostiaeskola.eus helbidera.
  • Musika eta dantzako doako online baliabideen zerrenda, denbora betetzeko hainbat aukera interesgarrirekin. Info +