EUROPAKO MUSIKARI GAZTEEN JAIALDIA

EUROPAKO MUSIKARI GAZTEEN JAIALDIA

Europako Musikari Gazteen 14. Jaialdia, Remix 22, Luxenburgon izan da maiatzaren 26tik 28ra. Elkartetik gure Musika Eskoletako seik parte hartu zuten: Bilbo, Oñati, Bergara, Hernani, Donostia eta Errenteria.

Gure taldeek 4 emanaldi eskaini zizkieten bertan zeudenei jaialdiaren 3 egunetan zehar, baita Europa osotik etorritako gainerako taldeen kontzertuez gozatu ere.