LAN ESKAINTZA – AMURRIO

LAN ESKAINTZA – AMURRIO

Amurrioko Udal Musika Eskolak gitarra klasikoko, gitarra elektrikoko eta konboetako irakaslea kontratatu behar du hiruzpalau asteko lan-baja betetzeko.

Lan-ordutegia honako hau da:
– Astelehena:   15:30etik 21:00etara
– Asteartea:   16:30etik 21:00etara
– Asteazkenetan: 15:30etik 21:00etara
– Osteguna:   15:30etik 20:45era
– Ostirala:     16:00etatik 18:45era

Dedikazioaren ehunekoa lanaldiaren % 89 da, eta kontratua bihar bertan hasteko izango litzateke, ahal izanez gero.

Mesedez, lanaldi osoa ezin baduzue egin, adierazi zein egunetan egongo zareten prest, ordezkapena egin nahi baduzue.

Gurekin ahalik eta lasterren harremanetan jartzeko eskatzen dizuegu, zuen postak zein ordenatan iristen diren kontuan izango baitugu.

Zure erantzuna bidaltzeko edo argibideren bat eskatzeko Musika Eskolarekin harremanetan jar zaitezke mezu elektroniko hau bidaltzen dizun helbidearen bidez, musikaeskola@amurrio.org edo 607 01 82 83 telefono zenbakira deituz.