Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak 1994ko abenduan jaio zen, Bere baitan 8 musika eskola zituelarik.
MUSIKA ESKOLAK
Gaur egun, Euskal Erkidegoko udal finantziaziodun 66 musika eskolak osatzen dute. Elkarteak, bere barnean 24000 ikasle baino gehiago egonik, Euskadiko udal hezkuntza musikala ez arautuaren buru eta eragile izatea ditu helburutzat.
NOLA EGIN BAZKIDE
Hezkuntza sailean erregistraturik dauden musika eskola guztiak eta guztiz edo gehiengoz udal izaera dutenak izan daitezke Elkartekideak.
ALBISTEAK
LAN ESKAINTZAK
Más empleosLAN ESKAINTZA – AZKOITIA
BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolak Gitarrako irakaslea behar du martxoaren 20tik 30era. (ezinbestekoa euskara maila gutxieneko B2 izatea). Lanaldia 21,5 ordukoa da eta egunak:• astelehena: 12:15 – 20:15• asteartea: 12:45 – 19:45• osteguna: 15:15 – 19:45 Interesa duten pertsonek e–mailez idatzi: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com
LAN ESKAINTZA – LAZKAO
Lazkao Txiki Musika Eskolak trkitixa eta pandero irakaslea behar du urtarriletik ekainerarte. Lanaldia 15 ordutakoa da eta posible bada astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan bananduta, ordutegia adostu daiteke. Interesa duten pertsonek e-mailez idatzi: lazkaotxiki.zuzendaria@gmail.com