MUSIKA ESKOLEN ARTEKO LAN POLTSAK ZABALTZEN DIRA

MUSIKA ESKOLEN ARTEKO LAN POLTSAK ZABALTZEN DIRA

Deialdi honen xedea da Udalaren Musika eta Dantza Eskolak 2019an sortutako eta 2020an zabaldutako lan-poltsekin jarraitzea. Horretarako, hautagai berriak sartuko dira, horiek eratzeko eta kudeatzeko irizpideen 3. artikuluan oinarrituta.

Deialdi honen bidez lan-poltsan sartzen diren pertsonak dagozkien zerrendetan sartuko dira hautaketa-prozesua amaitu ondoren, 2019ko lan-poltsako kideen eta 2020ko luzapenaren atzean, zero punturekin eta hautaketa-prozesuan lortutako emaitzen ordenaren arabera.

Aurretiko hitzordua

Egungo egoera kontuan hartuta, pilaketak saihesteko eta eskabide bakoitzari behar duen denbora eskaini ahal izateko, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak aldez aurreko hitzorduen sistema bat aukeratu du. Hitzordu horiek formulario baten bidez eskatu ahal izango dira, irakasleentzako lan-poltsak handitzeko eskaeretarako.

Hitzorduen epea 2020ko abenduaren 1etik 2020ko abenduaren 29ra artekoa izango da. Pertsonako hitzordu bakarra onartuko da espezialitate guztietarako. Hau da, irakasleek hitzordu bakar batean izapidetu beharko dituzte eskabide guztiak. Hitzorduen ordutegia 9:30etatik 13:00etara izango da.

Prozeduraren urratsak

1. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan hitzordua eskatu behar da, formulario bidez (Espezialitate guztietarako hitzordu bakarra pertsonako). Hitzordua eskatzeko egin klik hemen.
2. Posta elektronikoz jasoko duzu baieztapena, eta hori izango da zure orduaren egiaztagiria.
3. Aurre hitzordurik ez badago, edo nahiago bada, UDALinfoko beste edozein erregistro bulegotan egin ahal izango da eskaera.
4. Eskabidearekin batera, jatorrizko dokumentuak eta kopiak aurkeztu beharko dira.

Epeak

2021eko lan-poltsak handitzeko prozesu honetarako aurreikusitako epeek honako hauek jasotzen dituzte:
1. Oinarriak argitaratzea (2020/11/30.
2. Eskabideak aurkeztea (2020/12/01-2020/12/31).
3. Onartutako behin-behineko ebazpena eta epaimahaiak (2021/01/05).
4. Onartuen behin betiko ebazpena (2021/01/22).
5. Borondatezko azterketak (2021/01/26).
6. Gaitasun-azterketak (2021ko urtarrilaren 25etik 30era).
7. Behin-behineko ebazpena (2021/02/01)
8. Behin betiko ebazpena (2021/02/19)