MUSIKALDI 2024

MUSIKALDI 2024

Aurten Musjikaldi urtea da, eta oraingoan bi eskolen artean antolatzea adostu da, Tolosa eta Loatzo.  Bata bestearen alboan dauden bi herrietan gauzatuko da: Tolosan eta Ibarran

Egun horretarako, 9 agertokietan antolatuko dira, 4 Ibarran eta 4 Tolosan, eta 1goa (hasiera ekitaldia gauzatuko
dena) Tolosa eta Ibarraren artean dago. Aurrekoan bezala, hiru eratara gauzatuko dira kontzertuak: Topaketak,  Guneak eta Kalejirak.
Topaketak: gune hauetan kontzertu formatuan  eta talde espezifikoetan antolatuta, errepertorio komuna interpretatuko da. Honako talde hauek osatuko dira:
– Soka Orkestra topaketa
– Gitarra klasiko topaketa
– Abesbatza topaketa
– Banda topaketa
Guneak: lehen aipatutako formatuan ez bezala, talde bakoitzak bere emanaldia egingo du denbora mugatuan
(izenematea ondoren kalkulatuko dugu minutu kopurua). Honako hauek izango dira:
1. Ganbera talde txikiak (gehienez ere 4 kidekoak pianojole
bat tartean dutelarik).
2. Dantza klasikoa (balleta) eta dantza garaikidea.
3. Euskal dantza.
Kalejirak
Dultzaina, alboka, trikitixa, txistua eta akordeoi joleek egingo dituzte.

Lotura honetan aurkituko dituzue izena emateko informazio guztia.