MUSIKALEAN 2021

MUSIKALEAN 2021

Santa Zezilia, musikarien patroia dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak Musikalean jarri du martxan. Kaleko musika-jarduerari berriro ekin diezaiokegun une honetan, covid-19aren ondoren, EHMEri lotutako 40 musika-eskolatan parte hartzera animatu dira “Musikalean” bere hamalaugarren edizioa ospatzeko. Horrela, datorren azaroaren 19tik 25era arte, ikastetxe horietako 1.200 ikasle eta irakasle baino gehiagok musika kalera aterako dute, kaleak musikaz eta kamiseta horiz betetzen dituen jai giroan.

Aurreko edizioetan bezala, elkarteak kamisetak emango dizkie parte-hartzaileei. Aurten, hautatutako kolorea zuria izango da.