MUSIKALEAN 2022

MUSIKALEAN 2022

Santa Zezili dela eta, musikarien patroia, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten ere “Musikalean” antolatuko du hamabostgarren urtez. Ekintza hau, azaroaren 21tik 27ra izango da, eta bertan 56 musika eskola ezberdinetako 1700 ikasle eta irakasle baino gehiagok hartuko dute parte. Guztion artean eguna ospatuko dugu musika kalera ateraz.

Aurten, Euskaraldiarekin bat egin nahi dugu, indarrak batu nahian, eta horregaitik, euskal doinuak kaleratuko ditugu.