TRONBONEITOR 2020

TRONBONEITOR 2020

Pasaia Musikal Musika Eskolak,  Euskal Herriko Musika Eskola guztiak gonbidatu nahi ditu, 2020ko ekainaren 6an Pasai Trintxerpen (Serafin Esnaola Plazan) ospatuko den XI. Tronboi Topaketara.

Egun horretako plana:

10’00etan: Soinu frogak
11’15ean: Hamaiketakoa
12’00etan: Kalejira
12’30ean: Kontzertua

Egungo musika izango dugu entzungai kontzertuan, 80 eta 90eko hamarkadakoa eta gaur egungoa. Partituren zailtasunari dagokionez, oinarrizko mailara egokituta daude eta errepertorio guztia audioaren laguntzaz interpretatuko da.

Topaketa honetan parte hartzeko interesa duzuenei, apirilaren 2a baino lehenago erantzutea eskatuko genizueke, izena emateko fitxa eskatu eta beteta bidaliz ondorengo helbidera: ifernandez@pasaia.net

Fitxa Tronboneitor

Egun horretarako entsegu bakarra egingo dugu, maiatzaren 16an Donostiako Musika Eskolan, 10’15etik 13’00etara. Asistenzia DERRIGORREZKOA da.

ARDURADUNA: Fran Berra

PASAIA MUSIKAL MUSIKA ESKOLA: 943-396055