MATERIALA EDITATZEKO DEIALDIA

MATERIALA EDITATZEKO DEIALDIA

EUSKARA NORMALIZATZEKO MATERIALEN EDIZIO

PROPOSAMENAK

Joan den maiatzaren 25ean, EHMEko Batzordeak dokumentu bat onartu zuen. Dokumentu horren bidez, Hezkuntza Sailari, Musikeneri eta Kontserbatorio Profesionalei musika hezkuntza osoan euskara normalizatzeko proposamenarekin bat egiteko eskatu zitzaien.

Proposamen horretan, musika-eskolei begira ere hainbat proiektu gehitu dira, eta, horregatik, epe bat irekitzea erabaki da, interesdunek beren proiektuak honako kategoria hauetan aurkeztu ahal izan ditzaten:

  • Musikaren ikus-hiztegia egitea eta editatzea. Hiztegi honek musika irakaskuntzan erabilitako euskarazko termino zuzenak, irudia eta euskarazko hitzak jaso behar ditu.
  • Musikaren ikus-hiztegiaren posterren laburpenak, ikasgeletan jartzeko. Lurraldeko hezkuntza-erakunde guztiei banatuko zaizkie
  • Euskal abesti herrikoien hastapen-mailetara egokitutako errepertorioa sortzea, instrumentu anitzeko eta abesbatzen formatuko ekitaldi kolektiboetan interpretatzeko prestatuak.
AURREKONTUA

Elkarteak 3000 €-ko partida du 2023rako, eta 2024rako eta hurrengoetarako zabaltzea erabaki dezake, baldin eta egokitzat jotzen badu aurkeztutako material bat baino gehiago editatzea edo materialak zenbateko handiagoa behar duela argitaratzeko.

3.000 €-tan materiala sortzea eta editatzea (inprenta) sartzen da.

Material bakoitzetik 200 unitate editatu beharko dira.

AURKEZTEKO EPEA

Proiektuaren proposamena aurkezteko epea urriaren 12an amaituko da.

Deialdia bete gabe geratuz gero, Batzordeak proiektua enkargatu ahal izango dio Batzordetik bertatik nahi duenari edo egin ahal izango du.