MUSIKALEAN 2025

MUSIKALEAN 2025

Musikarien zaindaria den Santa Zezilia dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, hamazazpigarren urtez jarraian, MUSIKALEAN ekimena jarri du abian, EHMEko 51 Musika eta Dantza Eskolek parte hartuko dutelarik. Horrela, datorren urtarrilaren 17tik azaroaren 23ra arte, Musika Eskola horietako 2700 ikasle eta irakasle baino gehiagok musika kalera aterako dute, jai giroan, kaleak musikaz eta kamiseta berdez beteta.

Aukera hau baliatu nahi dugu euskal emakume konpositoreei omenaldia egiteko, eta horregatik, elkarteak Marijose Arregi Etxeberriak egindako obra bat eskaini du, eta, bide batez, gure hizkuntzari ere lagundu nahi dio, euskaraz delako.