EHME-KO TALDE BIRTUALAK

EHME-KO TALDE BIRTUALAK

Aurten, bizi izan dugun pandemia dela eta, Elkarteak talde birtualak sortzea erabaki zuen, honako helburu hauekin:

1. Talde handien proiektuetan parte hartzea ahalbidetzea, eskolen arteko lankidetzaren bidez
2. Irakasle eta ikasleentzako motibazio-elementua izatea
3. Eskola desberdinetako irakasleen eta ikasleen arteko harremana ematea
4. Osasun-larrialdiko egoera gainditu ondoren jarraitu ahal izango duen dinamika lortzea

Horregatik, hainbat musika-eskolatako ikasleekin sortutako bi talde sortu ziren: bata, Jose Manuel Laskurainek zuzendutako KORDA-ORKESTA, eta, bestea, PedroPalacinek zuzendutako ESKUSOINU TALDEA. Bi taldeek, ikasturte osoko lanaren ondoren, dagozkien kontzertuak grabatu dituzte.

Atzo, ekainak 20, Radio Euskadiko “mas que palabras” saioan (15 ’16 ”) talde horien publizitatea egin zen, eta gaur, “Musikaren Europako Eguna” dela eta, argitaratu egin ditugu.

Zorionak parte-hartzaileei, lan bikaina izan da!

HARIZKO ORKESTRA

AKORDEOIAK ELKARTZEA