
Elkarteko administrazio eta gobernu organoak hauek dira:
ABILERA OROKORRA eta BATZORDEA
		
            
                            
                            BILERA OROKORRA                            
                        
        
        
    Elkarteko musika eta dantza eskolen delegatuen bilera – delegatu bat eskolako – BILERA OROKORRA osatzen dute, elkarteko organu gorenena izanik, non ordezkari guztiek hitza eta botoa dute. Bilera orokorrean honako hau erabaki daiteke:
- Elkartearen jardunbiderako plan orokorra onestea.
 - Urteko kontuak eta hurrengo ekitaldiko aurrekontua aztertzea eta onestea.
 - Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onestea.
 - Estatutuak aldatzea.
 - Elkartea desegitea.
 
- Lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideak hautatzea eta kargugabetzea, bai eta hauek gainbegiratzea eta kontrolatzea ere.
 - Beste elkarte batzuekin federazioa edo konfederazioa osatzea, edo halakoren batetik ateratzea.
 - Ondasun higiezinen erabilera edo besterentzea onestea.
 - Halakorik bada, gobernu-organoko kideen ordainsariak erabakitzea.
 - Ohiko kuotak eta ezohiko kuotak zehaztea, nahiz eta Batzar Nagusiak ahalmen hori Zuzendaritza Batzordearen esku utz dezakeen, erabaki adieraziaren bidez.
 - Elkartekideei elkartea behin betiko utzarazteko erabakia hartzea.
 - Beste organo bati esleitu ez zaion beste edozein eskumen.
 
            
                            
                            BATZORDEA                            
                        
        
        
    BATZORDEA Presidentea, Presidenteordea, Idazkaria, Diruzaina eta bost batzordekidez osatuta dago. Hauen betekizunak hauek izanik:
- Elkartearen ohiko kudeaketa zuzentzea, Batzar Nagusiak emandako jarraibideen arabera, eta haren kontrolpean.
 - Elkarteak aurrera eraman beharreko jarduerak programatzea.
 - Batzar Nagusiari urteko gastu eta diru sarreren aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera aurkeztea, haiek onartu ditzan.
 
- tzar Nagusiaren bileretako Gai Zerrenda prestatzea, eta Batzar Nagusiaren ohiko nahiz ezohiko bileretarako dei egitea erabakitzea.
 - Elkartekideek aurkezten dituzten proposamen edo iradokizunei erantzutea, horiei dagokienez, behar diren neurriak hartuz.
 - Estatutu hauetan jasotzen diren manuak interpretatzea eta haien hutsuneak betetzea, betiere elkarteen arloan indarrean dagoen lege araudiaren menpe.
 - Elkartekide berrien eskaerak onartzea edo, kasu bada, ukatzea.
 - Batzar Nagusiak, erabaki adieraziaren bidez, ematen dizkion eskumenak egikaritzea, baldin eta ez badira batzarraren bakarreko eskumenekoak.
 

