FRANK BURGANTEN KONTZERTU – TAILERRA

FRANK BURGANTEN KONTZERTU – TAILERRA

Thomas Struth erakusketa dela-eta Bilboko Guggenheimek antolatu dituen jarduera osagarrien artean, kontzertu-tailer bat izango da Frank Bungarten musikariarekin. Bi modutara parte-hartu ahalko da bertan, ikasle moduan ala publiko moduan, eta era guztietako musikarientzat izango da, ez soilik gitarra-jotzaileentzat.

Zuen interesekoa izan daitekeelakoan, hona hemen jardueraren esteka: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/jarduerak/tailerra-musikan-aritzeko-artea

Beste esteka honetan Bungartenek Luzernan emandako master-class-etako batean oinarritutako bideo-instalazioari buruzko informazioa aurkituko duzue: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketa/irakurri-hau-ikusten-duzun-lehenengo-aldia-balitz-bezala. Bideo-instalazio hori ikusgai dago Thomas Struth erakusketan.