HABILITAZIOAK

HABILITAZIOAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argibide berriak prestatu ditu EAEko musika eskoletako irakasle berezi gisa
gaitzeko, eskaera prozedura arautzeko.
Gaur, maiatzak 4, sailaren web gunean argitaratu dira jarraibideak, hezkuntzako
sailburuordearenak, EAEko musika eskoletan irakasle berezi gisa gaitzea eskatzeko prozedura
arautu, baldintzak finkatu eta baremoak ezartzeko.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, 2021eko maiatzaren 5tik ekainaren
4ra.
Honako estekan informazio guztia azalduko da:
https://www.euskadi.eus/araubide-bereziko-irakaskuntzak-musika/web01-a2hikast/eu/