MUSIKALEAN

MUSIKALEAN

Musikarien zaindaria den Santa Zezilia dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, hamaseigarren urtez jarraian, MUSIKALEAN ekimena jarri du abian, EHMEko 52 Musika Eskolek parte hartuko dutelarik. Horrela, datorren urtarrilaren 20tik azaroaren 26ra arte, Musika Eskola horietako 2900 ikasle eta irakasle baino gehiagok musika kalera aterako dute, jai giroan, kaleak musikaz eta kamiseta grisez beteta.

Aukera hau baliatu nahi dugu euskal emakume konpositoreei omenaldia egiteko, eta horregatik, elkarteak Marijose Arregi Etxeberriak egindako obra bat eskaini du, eta, bide batez, gure hizkuntzari ere lagundu nahi dio, euskaraz delako.