MUSIKALDI 2022

MUSIKALDI 2022

Ekainaren 4an, larunbata, 15. Musikaldia egin da. Gainera, ospakizunetan gaude, jarduerak 25 urte betetzen baititu, eta Pasaian egiten da berriro, urteurrena dela eta.

Musika Eskolen jaiak musika elkarrekin, irakasleekin eta ikasleekin egiteko helburua bete nahi du, gure pasioa partekatzeko eta musika kalera ateratzeko topaleku bat eskainiz, bertaratutako guztiei eguna alaituz.

Inaugurazio ekitaldian, Joxean Llorenteri gure elkartearen alde (EHME) sortu zuenetik eta musikaren alde bere bizitza osoan egindako, eta ziur egingo duen, lana aitortu zitzaion. Beraz, Ohorezko Batuta eman zitzaion. Benetan jardunaldi hunkigarri izan zen,bertan  Juanje Neirari ere omenaldi berezia egin baitzitzaion, Musikaldiaren lehen antolatzaile eta sustatzaileari, eta 25 urte geroago berriro anfitrioiari.

Ekitaldi berean, Musikaldiko Makila Eduardo Mocoroa Musika Eskolari eta Loatzo Musika Eskolari eman zitzaien, 2024ko Musikaldia antolatuko baitute.

Edizio honetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 Musika Eskoletako 2500 ikaslek musika egin dute goizeko 10etatik arratsaldeko 6: 30ak arte Trintxerpe eta San Pedro artean banatutako eszenatokietan. Gainera, Pasaiako badiara zabaldu da, albokari, dultzainero eta gaitariekin paseatzen ibili den ontzi bati esker.

MUSIKA DABIL NORAEZEAN!!