MATERIALA EDITATZEKO DEIALDIA
EUSKARA NORMALIZATZEKO MATERIALEN EDIZIO
PROPOSAMENAK Joan den maiatzaren 25ean, EHMEko Batzordeak dokumentu bat onartu zuen. Dokumentu horren bidez, Hezkuntza Sailari, Musikeneri eta Kontserbatorio Profesionalei musika hezkuntza osoan euskara normalizatzeko proposamenarekin bat egiteko eskatu zitzaien. Proposamen horretan, musika-eskolei begira ere hainbat proiektu gehitu dira, eta, horregatik, epe bat irekitzea erabaki da, interesdunek beren proiektuak honako kategoria hauetan aurkeztu ahal izan ditzaten:
|
AURREKONTUA
Elkarteak 3000 €-ko partida du 2023rako, eta 2024rako eta hurrengoetarako zabaltzea erabaki dezake, baldin eta egokitzat jotzen badu aurkeztutako material bat baino gehiago editatzea edo materialak zenbateko handiagoa behar duela argitaratzeko. 3.000 €-tan materiala sortzea eta editatzea (inprenta) sartzen da. Material bakoitzetik 200 unitate editatu beharko dira. |
AURKEZTEKO EPEA
Proiektuaren proposamena aurkezteko epea urriaren 12an amaituko da. Deialdia bete gabe geratuz gero, Batzordeak proiektua enkargatu ahal izango dio Batzordetik bertatik nahi duenari edo egin ahal izango du. |