Asteburu honetan Musika eta Dantza Eskolen Batasunak (UEMYD) Estatu mailako Banden I. Topaketa egingo du Donostian, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak eta Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak (EHME) antolatuta. Kontzertu honetan estatuko musika eskoletatik etorritako 200 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte.
Topaketa maiatzaren 10ean, ostirala, hasiko da, 21:00etan, parte-hartzaileentzako tailerrekin. Ondoren, larunbatean entsegu orokor bat egingo da 11:00etan Reale Arena estadioaren ondoan, eta 19:00etan Banda guztien kontzertu bateratua udaletxeko terrazan. Topaketarekin amaitzeko, banda bakoitzak knegi bat emango du mikrosede desberdinetan:
Astigarraga 12:30 Kontxa Etxeberria Plazan
Hernani 12:30 Udaletxeko Arkupetan
Lezo 12:30 Gurutze Santua Plazan
Trintzerpe 12:00 Serafin Esnaola Plazan