GAIKUNTZAK

GAIKUNTZAK

Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolen maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuak (aurrerantzean, 64/2024 Dekretua, 2024ko ekainaren 12ko EHAA) musika-eskoletan klaseak emateko behar den titulazioa zehazten du X. kapituluko 70. artikuluko 1. puntuan.

Hala ere, bosgarren xedapen iragankorrak araubide iragankorra aurreikusten du 49. artikuluan jasotako espezialitate batzuetarako, titulaziorik ez badute. Dekretu horren arabera, hezkuntza-arloko sail eskudunak ikasketa-planak ezartzen dituenetik 8 urte igaro arte, espezialitate horien ezohiko gaikuntza egingo da, urteko deialdi baten bidez. Deialdi horretan, horretarako deitutako gaitasun-proba bat gainditu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango aldez aurretik goi-mailako titulaziorik izatea. Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuen kasuan, gutxienez 45 ECTS kredituren baliokidea den euskal musika tradizionalaren prestakuntza espezifikoa gainditu dutela egiaztatzen duten pertsonek ez dute deialdi horretan parte hartu beharko.

Horretarako, irizpide arautzaileak finkatzeko dokumentua behar da, eskatzaileen eskubideak babesteko eta hurrengo ebazpenaren oinarri izateko.

Hori guztia dela eta, jarraibide hauek ematen dira musika- eta dantza-eskoletan irakasle bereziak gaitzea arautzeko eta, era berean, gaikuntzak eskatzeko baldintzak eta prozedurak ezartzeko, betiere 64/2024 Dekretuko bosgarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa garatuz.

JARRAIBIDEAK