ABAORAKO SARRERAK
Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur goizean eman dizkiote EHMEri, beste elkarte batzuen artean, Ganberak OLBErekin duen lankidetza-hitzarmenagatik urtero jasotzen dituen sarrerak. Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, arduratu da opera denboraldiko tiketak eskura emateaz.
20016az geroztik, Bizkaiko Musika eta Dantza Eskola elkartuen artean banatzen dira sarrera hauek musika-genero hori sustatzeko.