PIANO JAIALDIA
Datorren asteburuan, otsailaren 21etik 23ra, Piano Jaialdiak izango dira. Aurtengo edizioan, topaketak leku hauetan egingo dira: Alegria-Dulantzi Arrasate Elgoibar Ermua Errenteria Getxo Villabona Izen-emate tasa ordaintzeko epea urtarrilaren 8tik 14ra bitartekoa da, esteka hauen bidez (parte-hartzaileek aldez aurretik izena emanda egon behar dute epe barruan): ELKARKIDEAK […]
FORMAKUNTZA PLANA 2024-25
1.– ERABAKI BERRIAK, ATEAK IREKIZ: ongi etorri nagusiak musika eskolara Emailea: Nerea Goikoetxea Tokia: Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskola Data: urtarrilak 23 eta 30 eta otsailak 6, 13, 20 eta 27. Otsailak 14 eta 21 klase praktikoak. Iraupena: 18 ordu (9:00etatik 12:00ak arte) + praktika 3,5 ordu (10:45etatik 12:30ak arte). Hizkuntza: euskera Matrikula: elkarkideak 40€ / ez elkarkideak 100€ Nori […]
MUSIKALEAN 2024
Musikarien zaindaria den Santa Zezilia dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, hamazazpigarren urtez jarraian, MUSIKALEAN ekimena jarri du abian, EHMEko 49 Musika Eskolek parte hartuko dutelarik. Horrela, datorren urtarrilaren 18tik azaroaren 24ra arte, Musika Eskola horietako 2600 ikasle eta irakasle baino gehiagok musika kalera aterako dute, jai giroan, kaleak musikaz eta kamiseta berdez beteta. […]
JARDUNALDIA: “64/2024 DEKRETUA: AUKERA BERRIAK”
Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolak arautzen dituen 64/2024 Dekretua argitaratu ondoren, aukera berriak zabaldu dira. Horregatik, Musika eta Dantza Eskolen Elkartetik jardunaldi pedagogiko bat antolatu dugu azaroaren 16an, Bilboko Bidarte Jauregian (Agirre Lehendakariaren Etorb., 42, Deusto, 48014 Bilbo, Bizkaia), honako gai hauek jorratzeko: 10:00 Nerea Goikoetxea: ERABAKI BERRIAK, ATEAK IREKIZ: ongi etorri nagusiak musika […]
ABAORAKO SARRERAK
Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur goizean eman dizkiote EHMEri, beste elkarte batzuen artean, Ganberak OLBErekin duen lankidetza-hitzarmenagatik urtero jasotzen dituen sarrerak. Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, arduratu da opera denboraldiko tiketak eskura emateaz. 20016az geroztik, Bizkaiko Musika eta Dantza Eskola elkartuen artean banatzen dira sarrera hauek musika-genero hori sustatzeko.
MUSIKA ETA DANTZA ESKOLEN DEKRETU BERRIA
Gaur Eusko Jaurlaritzak Musika eta Dantza Eskolen dekretu berria argitaratu du. 36 urtez dekretu bera indarrean egon ondoren eta hainbat akordioren ondoren, arautzen gaituen dekretua eguneratzea lortu dugu: DEKRETUA
ZATOZ GUREKIN, IZENA EMAN!
Instrumentu bat jotzen ikasi nahi baduzu, ez izan zalantzarik, jarri harremanetan zure udalerriko musika eskolarekin eta animatu musikarekin gozatzera. Begira zer eskaintzen dizugun: MATRIKULAZIO BIDEOA
Asteburu honetan Musika eta Dantza Eskolen Batasunak (UEMYD) Estatu mailako Banden I. Topaketa egingo du Donostian, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak eta Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak (EHME) antolatuta. Kontzertu honetan estatuko musika eskoletatik etorritako 200 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte. Topaketa maiatzaren 10ean, ostirala, hasiko da, 21:00etan, parte-hartzaileentzako tailerrekin. Ondoren, […]