KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak EUSKALITen Kanpo Kontrastea jaso du 2023. urtean, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua jarraituz, EUSKALITeko ebaluazio klubeko kideen partaidetzarekin. Honekin, elakrteak gure indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatu, eta kanpoko aditu independenteekin kontrastatu ditugu. Hortaz, ezarritako baldintzak bete ondoren eta kudeaketa hobetzeko egindako bidea aitortzeko, elkarteak KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA lortu du.
GAZTE ABESBATZEN TOPAKETAK
UEMyD, Kataluniako Musika Eskolen Elkartearekin eta Bergako Udal Musika Eskolarekin batera, gazteen abesbatzen lehen topaketa antolatu du, 2024ko apirilaren 12tik 14ra. Topaketa hau hiru tailerrek osatuko dute, gazteen abesbatzekin esperientzia handia duten hiru abesbatza-zuzendarik eskainiak: Elisenda Carrasco (Katalunia), Josu Elberdin (Euskadi) eta Nuria Fernández (Madril). Igandean, hilak 14, kontzertua egingo da abesbatza guztiekin batera, tailerrean […]
ABAORAKO SARRERAK
Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur goizean eman dizkiote EHMEri, beste elkarte batzuen artean, Ganberak OLBErekin duen lankidetza-hitzarmenagatik urtero jasotzen dituen sarrerak. Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, arduratu da opera denboraldiko tiketak eskura emateaz. 20016az geroztik, Bizkaiko musika Eskola elkartuen artean banatzen dira sarrera hauek musika-genero hori sustatzeko.
MATERIALA EDITATZEKO DEIALDIA
EUSKARA NORMALIZATZEKO MATERIALEN EDIZIO PROPOSAMENAK Joan den maiatzaren 25ean, EHMEko Batzordeak dokumentu bat onartu zuen. Dokumentu horren bidez, Hezkuntza Sailari, Musikeneri eta Kontserbatorio Profesionalei musika hezkuntza osoan euskara normalizatzeko proposamenarekin bat egiteko eskatu zitzaien. Proposamen horretan, musika-eskolei begira ere hainbat proiektu gehitu dira, eta, horregatik, epe bat irekitzea erabaki da, interesdunek beren proiektuak honako kategoria […]
Musika Eskolen XVI. Jardunaldia Aragoin: Musika-irakaskuntzako gaitasun digitalak
Musika Eskolen XVI. Jardunaldia Aragoin: Musika-irakaskuntzako gaitasun digitalak 2023ko maiatzaren 13a, larunbata Antolatzailea: AECEMA (Musika Eskolen eta Irakaskuntza Zentroen Elkartea Aragoiko Autonomia Erkidegoko musikalak). Aragoiko Gobernuko Hezkuntza Sailak onartutako jardunaldia. Unibertsitateaz kanpoko irakasleen etengabeko prestakuntza 5,5 orduko prestakuntzarekin, Berrikuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 28ko Ebazpena Aurreikusitako programa: 9: 00etatik 14: 30era 5,5 […]
2023KO BATZAR NAGUSIA
Pasa den ostiralean, martxoak 17, EHMEko Batzar Nagusia Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolan ospatu zen. Gure estatutuetan agertzen den bezala, hiru urtetik behin Batzordea Berriztatu behar da, eta orduan egin zen. Batzorde berria horrela eratu da: PRESIDENTEA: Mikel Mate (Donostiako Musika Eskola) LEHENDAKARIORDEA: Marije Ugalde (Bergarako Musika Eskola) DIRUZAINA: Edurne Iturbe (Secundino Esnaola Musika Eskola) […]
JARDUNALDIA: ARTE-IRAKASKUNTZA LANDAGUNEETAN ETA POPULAZIO BAXUKO INGURUNEETAN
PRAKTIKA UNIBERTSALA BERMATZEKO FORMULAK OTSAILAK 10 ETA 11 – ESMUC (BARTZELONA) ETA ONLINE BEHIN-BEHINEKO PROGRAMA: TXOSTENAK: – Natalia Medina/Alfredo García/Sonia Lanau – Judith Barros Guerrero – Fernando Rubio de la Iglesia MAHAI-INGURUAK: – Hezkuntza eskaintza – Kudeaketa eta finantzaketa ereduak – Irakasleen profila, balio-aniztasuna eta barne-funtzionamendua EZTABAIDA-MAHAIA ETA ONDORIOAK IZENA EMATEA ETA INFORMAZIO GEHIAGO
MUSIKALEAN 2022
Santa Zezili dela eta, musikarien patroia, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten ere “Musikalean” antolatuko du hamabostgarren urtez. Ekintza hau, azaroaren 21tik 27ra izango da, eta bertan 56 musika eskola ezberdinetako 1700 ikasle eta irakasle baino gehiagok hartuko dute parte. Guztion artean eguna ospatuko dugu musika kalera ateraz. Aurten, Euskaraldiarekin bat egin nahi dugu, indarrak batu […]