LAN POLTSAK

LAN POLTSAK

Hiru urtetik behin egin ohi den bezala,  ireki dugu 2022ko lan-poltsetarako izen-ematea. Lan poltsa hauek BOB-ean argitaratu da zeintzu Musika Eskolek erabiliko dituzten.Hona hemen izena emateko prozesuaren deskribapen laburra eta prozesuaren faseen datak:

 

  • Izena emateko, bilbaomusika.eus ataria erabiliko da.
  • Sisteman erregistratzea eskatuko zaizue. Horretarako NAN zenbakia, posta elektronikoa eta zuen aukerako pasahitza jarri beharko dituzue.
  • Espezialitate bakoitzeko eskabide bat egin beharko da. Hala ere, espezialitate bat baino gehiago aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izango informazio guztia berriro betetzea. Datu pertsonalak (NANa, helbidea, etab.) beren kabuz osatzen dira, eta alegatutako merezimenduek honako aukera hau dute: «Gorde nire merezimenduen liburutegian etorkizuneko deialdietarako». Berriz erabiltzeko, «Gaineratu dagoena» botoia sakatu beharko da.
  • Baremazioa merezimendu lehiaketa bidez egingo da:
    • Musika, dantza eta pedagogia tituluak.
    • Kontserbatorioetan eta musika eta dantza eskoletan lan esperientzia izatea.
    • Hizkuntza-eskakizuna.
  • Merezimenduak honela egiaztatu ahal izango dira:
    • Titulazioak – NISAEn kontsultatzeko baimena emanez (administrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa) edo dokumentazioa bilbaomusika.eus inskripzio atarira bidaliz.
    • Lan esperientzia – Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzaren txostena inskripzio atariaren bidez bidaliz (esteka honen bidez eskura daiteke: https://bit.ly/3EFkCoD).
    • Euskara – NISAEn kontsultatzeko baimena emanez (administrazio publikoen artean datuak trukatzeko nodoa) edo dokumentazioa bilbaomusika.eus inskripzio atarira bidaliz.
  • Hiru espezialitatetarako gaitasun probak aurreikusten dira:
    • Informatika (partitura edizioa)
    • Informatika (soinu edizioa)
    • Piano laguntzailea

 

Aurreikusitako egutegia honako hau da:

 

Martxoak 9 – apirilak 7 – Izen ematea.

Apirilaren 26a – Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzea (10 egun balioduneko epea akatsak zuzentzeko).

Maiatzaren 10a – Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

Maiatzaren 10a – ekainaren 9a – Dokumentazioa ematea – Gaitasun-probak.

Ekainak 16 – Behin-behineko emaitzak (10 egun balioduneko epea akatsak zuzentzeko).

Ekainak 30 – Behin betiko emaitzak

 

Informazio gehiago behar bada, Bilbao Musika TEAra jo daiteke:

 

Posta elektronikoa: lanpoltsak2022@bilbaomusika.eus

Mobila / Whatsappa: 690 622 478

Telefonoa:  94 416 47 85

 

Arreta ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00