
MUSIKA ETA DANTZA IRAKASLEEN LAN POLTSA BATERATUA
Espezialitate guztietarako izen ematea zabalik maiatzaren 7ra arte
Gasteizko Luis Aramburu Udal Musika Eskolak 64/2024 Dekretuak arautzen dituen espezialitate guztietako irakasleen lan poltsa bateratuetan izena emateko epea ireki du. Euskal Autonomia Erkidegoko 28 Musika eta Dantza Eskolek erabiliko dituzte sortzen diren lan poltsak.
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) Irakasleen Lan Poltsa bateratuen sorrera sustatu du elkartekide guztientzat, horrela, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak sustatutako deialdien ondoren, 2022an BilbaoMusikak hartu zuen lan poltsak sotzeko ardura. 2025-27 aldirako, Gasteizko Luis Aramburu Udal Musika Eskola izango da lan poltsa sortzearen arduraduna.
Izena emateko epea: apirilak 9 – maiatzak 7.
Informazio osagarria eta izen ematea: hemen.