GAIKUNTZAK

GAIKUNTZAK

Atzo argitaratu zen EAEko Administrazioaren egoitza elektronikoan honako hau:

  • Jarraibideak, Hezkuntza Politiketako sailburuordearenak, EAEko musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzea eskatzeko prozedura arautzeko eta baldintzak finkatzeko.
  • Ebazpena, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, 2026ko ekitaldirako, EAEko musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzeko prozedura.

https://www.euskadi.eus/eaeko-musika-eskoletako-irakasle-berezi-gisa-gaitzea/web01-s2hhome/eu/

Musika- eta dantza-eskoletako irakasle berezi modura gaitzeko eskaera espezialitate hauetarako aurkeztu ahal izango da:

Familia Espezialitatea
Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak Alboka
Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak Dultzaina
Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak Panderoa
Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak Txalaparta
Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak Trikitia
Dantzako espezialitatea Euskal dantza

 

Eskatzaileak gaitasun-proba bat gainditu beharko du, bi ariketa izango dituena, biak baztertzaileak. Proba horren edukia Jarraibideen II. eranskinean deskribatzen da, Ebazpenean jasotako zehaztapenekin.

Eskabideak aurkezteko epea: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra, biak barne.

Eskaera elektronikoa egin ahal izateko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar du, eta BakQ nahikoa da.