JARDUNALDIA: MUSIKA ESKOLEN DEKRETU BERRIA ETA MUSIKA ESKOLEN IRAKASLEEN BALIO-ANIZTASUNA
Elkarteak, Musika Eskolak arautzen dituen dekretua aldatzeko, jardunaldi bat antolatuko du martxoaren 12rako, 10etatik 14etara, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. EHMEk une paregabetzat jotzen du sektorean lan egiten duten profesionalak elkartu eta etorkizuneko ikuspegia partekatu ahal izateko, kalitatezko hezkuntza iraunkorra ahalbidetuko duten akordioak lortzeko eta lanpostu egonkorrak eta jardunaldi duinak sortzeko. Goizean zehar, 289/92 Dekretuan egin daitezkeen […]
I MUSIKA HEZKUNTZAREN ALDEKO FOROA ESPAINIAN ETA MUSIKA HEZKUNTZA ETA IKERKETAREN I. KONGRESUA
Espainiako Estatuko Musika Hezkuntzako Elkarteen Konfederazioak (COAEM), Extremadurako Unibertsitateak (UEX), Extremadurako Juntako Hezkuntza eta Enplegu Sailak eta Extremadurako Musika Hezkuntzako Profesionalen Elkarteak (APEMEX) antolatu dute FOROEM22: I Musika Hezkuntzaren aldeko Foroa Espainian eta Musika Hezkuntza eta Ikerketaren I. Kongresua. https://foroem22.wixsite.com/foroem22 Martxoaren 24tik 26ra Badajozen izango da. FOROEM22 foroaren helburu nagusia da Musika Hezkuntzak gaur egun […]
EMU JAIALDIA: REMIX 2022
Bi urtetan behin egiten den bezala, aurten Europako Gazteen Jaialdia egingo da, oraingoan Luxemburgon izango da: REMIX 2022. Topaketa maiatzaren 26tik 28ra izango da eta bertan parte hartu nahi duten Musika Eskolek urtarrilaren 25era arte izango dute izena emateko aukera. Izena emateko oinarriak
LAN ESKAINTZA – ARRATIA
Arratiako Musika Eskolak honako hau behar du: Zeharkako txirulako irakaslea, iraupen luzeko baja ordezteko. Ordutegia arratsaldekoa izango litzateke, ostegunetan, 15:45tik 20:30ra. Interesa dutenek 656 716 183 (Victor) telefonora deitu beharko dute, edo kontaktuan jarri interklabe@gmail.com korreo elektronikoan.
LAN ESKAINTZA – LEKEITIO
Lekeitioko Musikaia Udal Musika Eskolak irakaslea behar du urtarriletik ekainera hurrengo klaseak emateko: Trikitixa, pandero eta eskusoinua Ahots talde ezberdinak (ahots zuri eta ahots mistuak) Interesatuak kontaktuan jarri: musikaeskola@musikaia.eus/ 617.731.140
MUSIKALEAN 2021
Santa Zezilia, musikarien patroia dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak Musikalean jarri du martxan. Kaleko musika-jarduerari berriro ekin diezaiokegun une honetan, covid-19aren ondoren, EHMEri lotutako 40 musika-eskolatan parte hartzera animatu dira “Musikalean” bere hamalaugarren edizioa ospatzeko. Horrela, datorren azaroaren 19tik 25era arte, ikastetxe horietako 1.200 ikasle eta irakasle baino gehiagok musika kalera aterako dute, […]
MUSIKALDI 2022
Datorren ekainaren 4an izango da gure jaia: Musikaldi. Bertan, elkarteko Musika Eskola guztiak batu eta egunaz gozatzeko aukera izango dugu, oraingo honetan Pasaiako kaleetan zehar (Trintxerpe – San Pedro) musika eginez. Gora gure Musikaldi!
FORMAKUNTZA PLANA 2021-2022
Euskal herriko Musika Eskolen Elkarteak 2021-2022 ikasturterako Formakuntza Planaren lehe zatia atera du. Kasu honetan 2 ikastarorekin: 1.– MARKETING DIGITALA Emailea: IRUDILAB (www.irudilab.com) Tokia:On-line Data: Urriak 20, 22, 27 eta 29 eta azaroak 3 eta 5. Iraupena: 18 ordu (9:30etatik 12:30ak arte) Hizkuntza: gazteleraz Matrikula: bazkideak 40€ / ez bazkideak: 75€ 2.- BANDLAB FOR EDUCATION Emailea: Roberto Jabonero Tokia: On-line […]